martes, 10 de marzo de 2015
lunes, 9 de marzo de 2015
BARRIA, ECO SCHOOL
Abenduan, bost egun pasa genituen Barrian 2ºA mailako ikasleok (abenduaren 1etik, abenduaren 5era), han lau begirale zeuden eta bi koordinatzaile. Begiraleak kanpokoak ziren, Amerikarrak esaterako, aldiz, koordinatzaileak Gasteizkoak ziren biak.
Barriara joateko ia kondizio bakarra ingelesez hitz egitea zen, eta hala egin genuen. Egunean zehar, ekintza ezberdinak egiten genituen; filmak ikusi, kirola egin, landareak landatu, margotu eta gure artean eta begiraleekin jolastu, esaterako. Gauetan, afaldu ostean, logeletara joaten ginen eta han geratzen ginen, hitz egiten ordu batak heldu arte, gero lo geratzen ginen.
Gehien gustatu zitzaidana, nire lagunekin jolasean ematea egun osoa izan zen, aldiz, bazegoen ere, ezer edo oso gutxi gustatu zitzaidan gauza bakarra, janaria zen. Askotan , ia jende guztiak, plater osoa usten zuen, ezer jan barik.
lunes, 2 de marzo de 2015
MUGIKORRAK-Argudio testoa
Nire lehengusu Mikelek orduak eta orduak eman ditzake mugikorrarekin jolasean, edo lagunekin hizketan mugikorraren bidez, bere inguruan gertatzen diren gauzei bizkarra emanez. Kaltegarriak dira pertsonen arteko harremanetarako.
Esate baterako, familia bileretan, ez da pertsona batekin ere ez erlazionatzen. Beti joku eta aplikazio berrien bila, jolasten, musika entzuten, filmak deskargatzen... Eta berdin zaio inguruan zer gertatzen den. Pantaila begiratzen ematen du egun osoa, berdin zaio etxean, parkean edo zineman egotea, ez du ezta komunean askatzen. Lagunak berarekin haserretzen dira egunero, ez baitu haiekin hitz egiten.
Horrez gain, eskolan, lau aldiz harrapatu dute nire lehensua mugikorrarekin eta kendu egin diote. Irakasleak kezkatuta daude, klasean lo geratzen delako egun baten astero, gaua Candy Crashera jolasten irautzen duelako. Mikelen guraso eta irakasleak berarekin hitz egiten saiatu dira, halere, Mikelek ez du kasurik egiten, eta orduak mugikorrarekin pasatzen ditu.
Beraz, garbi dago, mugikorra txarra dela Mikel edo pertsona adiktuentzako. Mikelen bizitza aspergarria bihurtu zen, mugikorra hartu zuen momentutik. Zerbait egin beharko dugu horri buelta emateko ala?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
