lunes, 9 de marzo de 2015

BARRIA, ECO SCHOOL

Abenduan, bost egun pasa genituen Barrian 2ºA mailako ikasleok (abenduaren 1etik, abenduaren 5era), han lau begirale zeuden eta bi koordinatzaile. Begiraleak kanpokoak ziren, Amerikarrak esaterako, aldiz, koordinatzaileak Gasteizkoak ziren biak.
Barriara joateko ia kondizio bakarra ingelesez hitz egitea zen, eta hala egin genuen. Egunean zehar, ekintza ezberdinak egiten genituen; filmak ikusi, kirola egin, landareak landatu, margotu eta gure artean eta begiraleekin jolastu, esaterako. Gauetan, afaldu ostean, logeletara joaten ginen eta han geratzen ginen, hitz egiten ordu batak heldu arte, gero lo geratzen ginen.
Gehien gustatu zitzaidana, nire lagunekin jolasean ematea egun osoa izan zen, aldiz, bazegoen ere, ezer edo oso gutxi gustatu zitzaidan gauza bakarra, janaria zen. Askotan , ia jende guztiak, plater osoa usten zuen, ezer jan barik.
Argi utzi dudan moduan, bikain egon nintzen han, aldatuko nuen gauza bakarra janaria zen, beste guztia zegoen modan utziko nuen. Errepikatzeko gogoekin nago!

1 comentario: