jueves, 23 de marzo de 2017

15 URTE

Ene bizitzaren 15 urte pasatu berri dira. Konturatu gabe,  parkean jolasteari, edozein arrazoiarengatik barre egiteari, gozo-eltzeari kolpeak emateari, elurra egiten duenean aingerua egiteari, nire gurasoekin lo egiteari utzi diot…
Txikia nintzenean, nahigabe konpontzen nituen arazoak, tita batean, hauek konpondu bezain pronto jolastu ahal izateko! Aldiz, orain, duten garrantzia baina askoz gehiago ematen diet. Hauetan murgiltzen naiz. Mila buelta ematen diet. Nire burua lelokeriekin galkatzen eta bizitzako gakorik inportanteena ahazten dut … Zoriontsu izatea.
Hortaz aparte, nerabeek, gurasoekin gatazkak izateko joera dugu; txikiak ginenean gertatzen ez zena. Askotan, dugun adinarekin, ez gara konturatzen gure gurasoek egiten dutenaz. Gurekin hil arte egongo diren pertsona bakarrak dira, eta ez gara beti primeran portatzen haiekin…

15 urte hauek, ustekabean harrapatu naute, hemendik aurrera, ez dut minutu bat alferrik galduko, inoiz ez dakigulako noiz izango den azkena.

1 comentario: