lunes, 2 de marzo de 2015

MUGIKORRAK-Argudio testoa

Nire lehengusu Mikelek orduak eta orduak eman ditzake mugikorrarekin jolasean, edo lagunekin hizketan mugikorraren bidez, bere inguruan gertatzen diren gauzei bizkarra emanez. Kaltegarriak dira pertsonen arteko harremanetarako. Esate baterako, familia bileretan, ez da pertsona batekin ere ez erlazionatzen. Beti joku eta aplikazio berrien bila, jolasten, musika entzuten, filmak deskargatzen... Eta berdin zaio inguruan zer gertatzen den. Pantaila begiratzen ematen du egun osoa, berdin zaio etxean, parkean edo zineman egotea, ez du ezta komunean askatzen. Lagunak berarekin haserretzen dira egunero, ez baitu haiekin hitz egiten. Horrez gain, eskolan, lau aldiz harrapatu dute nire lehensua mugikorrarekin eta kendu egin diote. Irakasleak kezkatuta daude, klasean lo geratzen delako egun baten astero, gaua Candy Crashera jolasten irautzen duelako. Mikelen guraso eta irakasleak berarekin hitz egiten saiatu dira, halere, Mikelek ez du kasurik egiten, eta orduak mugikorrarekin pasatzen ditu. Beraz, garbi dago, mugikorra txarra dela Mikel edo pertsona adiktuentzako. Mikelen bizitza aspergarria bihurtu zen, mugikorra hartu zuen momentutik. Zerbait egin beharko dugu horri buelta emateko ala?

1 comentario: